TXARLI   ( SALDUTA   ---   VENDIDO )

2017/09/ 11

Zezen gaztea izan arren, etxean ditugun alaba mordoa ikusita, Txarli saltzeko garaia heldu dela erabaki dugu. Informazio gehiagorako ikusi "Salgai" atala.

 

Siendo todavía un toro joven, viendo el número de hijas que tenemos, hemos decidido que ha llegado la hora de vender a Txarli. Para más información, visitad la sección "En venta".

 

 

Menditik bueltan  //  Bajada del monte

2017/09/10

Oraindik Aralarren genituen behi eta bigak ondo ibiliko baziren ere bertan, batzuk aurreratzen hasiak dira ume egiteko, beraz, etxeko belardietara jaitsi berri ditugu. Hona hemen argazki batzuk.

 

Aunque todavía podrían seguir disfrutando de los pastos de Aralar, algunas de las vacas y novillas que teníamos allá se están acercando al parto, por lo que hemos decidido bajarlas a los pastos de casa. Aquí ponemos unas fotos.

 

Mendiko taldea  //  El grupo del monte

2017/06/10

Bigantxak  //  Novillas

2017/05/15

Txapelketak 2016  //  Concursos 2016

2016/10/15

Urtero moduan udazkenean ospatzen diren txapelketetan parte hartu dugu etxeko abereekin. Aurtengoan, parte hartu dugun hiruretan sariren bat irabazatea egokitu bazaigu ere, bereziki azpimarratzekoa dugu bat. Eliozondon buruturiko txapelketa nagusian, Txarlik bere saileko lehenengo saria irabazi izana hain zuzen!

 

Txapelketen atalean jarri ditugu argazkiak eta sariak zein izan diren.

 

Al igual que los años anteriores, hemos participado con nuestros animales en los concursos morfológicos que se organizan. Aunque este año hemos conseguido ganar algún premio en los tres en los que hemos participado, uno es digno de una mención especial. El primer premio obtenido por Txarli en la feria de Elizondo!

 

En el apartado de los concursos hemos puesto fotos y la relación de premios obtenidos.

 

 

2016/08/14

Argazki berriak  //  Nuevas fotos

Hemen dituzue ikusgai gure bi idiskoen amen argazki berri batzuk. Abuztuan Ibon Maguregik Artzen ateratakoak dira. Aipatzekoa da, Bonitak (Txarliren amak) duen itxura 18 urte beteta dituelarik!

 

Aquí teneis unas nuevas fotos de las madres de nuestros sementales, tomadas por Ibon Maguregi en Arce. Es remarcable la estampa que luce Bonita (la madre de Txarli) a sus 18 años.

 

 

2016/07/16

Behia salgai  //  Vaca en venta                  SALDUTA  //  VENDIDA

Behi bat dugu salgai, P-Argixa, bere txahalarekin eta ernari. Informazio gehiagorako begiratu SALGAI atalean.

 

Tenemos una vaca en venta, P-Argixa, preñada y con ternera. Para más información, consultad la sección EN VENTA.

 

 

2016/06/19

Aralar

Hitz baten, ikusgarria! Itxura guztien arabera mendirako urte ona izango dela ematen du. Udaberrian pittin bat kosta arren, egoki jantzi da eta bertan uda pasa behar dutenek eskertuko dute!

 

En una palabra, espectacular! Parece que va a ser un buen año de monte. Aunque a principios de primavera le costó un poco, se ha cubierto con un manto que las que tendrán que pasar el verano allá seguro van a agradecer!

2016/05/10

Mendirako behiak eta lehenengo umezkoak  //  Vacas y primerizas para el monte

2016/05/10

Bigak udaberrian  //  Novillas en primavera

2016/03/26

Bigak  //  Novillas                        SALDUTA  //  VENDIDAS

Bi bigantxa ditugu salgai, informazio gehiagorako begiratu SALGAI atalean.

 

Tenemos dos novillas en venta, para más información, consultad la sección EN VENTA.

2016/01/05

Pakitaren ume egitea  //  Parto de Pakita

Aurten jaio den lehenengo txekorrari begira egoteko aukera izan dugunez, hona jaiotzaren irudiak. Bakarrik jaio da, txahal idixko bat 43 kilorekin. Pakita, gure lehengo zezen Larramendiren eta Bini, Kintoren umearen alaba da. Jaio den txahala Txarlirena.

 

Hemos podido contemplar el primer nacimiento de este año, asi que aqui teneis las imagenes del parto. A nacido solo, un macho de 43 kilos. Pakita es hija de nuestro anterior semental Larramendi y de Bini, una hija de Kinto. El ternero que ha nacido es de Txarli.

2016/01/01

Zer den poza  //  Lo que es la felicidad

2015/11/25

Bigak //  Novillas

Udaran ateratako argazki batzuk alde batetik, 16-20 hilabeteko bigantxei. Bestalde, udazkenean ateratako batzuk 10-12 hilabetekoei, azken hauek, Txarliren umeak denak.

 

Por una parte, algunas fotos sacadas en verano a novillas de 16-20 meses. Por otra, otras sacadas en otoño a las de 10-12 meses, estas últimas, todas hijas de Txarli.

2015/11/15

Udazkena  //  Otoño

Urtero moduan behiak hasiak dira ume egiten. Aurtengoak Urriaren 1ean hasi dira jaiotzen eta gehienak Martxorako jaioak izango dira.

 

Hiru biga genituen enbrioi transferentzia eginda. Barber izeneko behia eta Soroa haziko zezenarenak ziren. Hauetatik bi idixko eta biga bat jaio zaizkigu. Lehendik etxean dugun behi bakarra, enbrioi hauetatik jaiotako Sonia dugu, Urepel bigantxa bikainaren ama, Larramendirekin.

 

Gainerako denak etxeko zezenarenak izango dira, Txarlirenak.

 

Como cada año, las vacas ya han empezado a parir. Esta campaña se ha iniciado el 1 de Octubre, y para Marzo, la mayoría habrá nacido.

 

Teníamos tres novillas con embriones. Eran de la vaca llamada Barber con el toro de inseminación Soroa. De estos, nos han nacido dos machos y una hembra. De las anteriores trasferencias, la única vaca que tenemos en casa es Sonia, la madre de la muy buena novilla Urepel, por Larramendi.

 

Todas las demás crías serán del semental de casa, Txarli.

2015/09/30

Txarliren idixkoak  //  Novillos de Txarli

Hauek dira Txarli, gure zezenaren, lehendabiziko idixkoak. 12 hilabete egin berriak dituzte eta laister haragitara bideratuko dira. Irabazi onak izan dituzte, formaz ere osatuta daude eta luzera ona dute. Orain arte, belarra (nahieran), etxeko artoa (7-10 kg) eta transgeniko gabeko zerealak edo pentsuak (3-5 kg) jaten aritu dira.

 

Estos son los primeros novillos de nuestro semental Txarli. Tienen 12 meses recién cumplidos y pronto se destinarán a carne. Han tenido buenas ganancias, tienen formas adecuadas y largura. Hasta ahora, han estado comiendo heno (a discreción), maiz de casa (7-10 kg) y cereales o pienso sin transgénicos (3-5 kg)

 

2015/09/28

Artoa

Gure animalien elikaduran ezinbestea da etxeko soroetan ekoizten dugun artoak, eta egun hauetan amaitu dugu bilketa eta siloratzea. Ez dugunez transgenikorik erabiltzen, ereiten dugun artoa ere ez da noski! 

 

El maiz que cultivamos en casa es fundamental para la alimentación de nuestros animales y estos días hemos acabado con la cosecha y el ensilado. Como no usamos transgénicos, el maiz que sembramos tampoco lo es por supuesto!

2015/09/01

Txapelketak // Concursos

Aurtengo txapelketetan parte hartuko duten animalietako batzuen argazkiak hemen dira ikusgai, beste batzuk, "txapelketak" atalean eskegita dira.

 

Aquí se pueden ver las fotos de algunos animales que participarán en los concursos de este año, algunas más se podrán ver en la sección "concursos".

2015/08/15

Aralar

2015/04/25

Baserririk onenaren saria  //  Premio al mejor caserío

Atsegin handiz jaso dugu, bigarren aldiz, Gipuzkoako haragitako behien baserririk onenaren saria.

 

2010ean parte hartzen hasi ginen txapelketan. Lehenengo zatian, etxean eginiko belarren lagin bat hartu eta analizatu egiten da kalitatea neurtzeko. Bigarrenik, gestio tekniko-ekonomikoko datuak aztertzen dituzte Lurgintzari eskatuta, eta amaitzeko bi finalisten baserriak bixitatzen dira, hiru Foru Aldundietako teknikariz osaturiko komisio batekin.

 

2012an irabazi genuen lehenengoz eta 2015ean bigarrena. Lana zentzuz egiten saiatzen gara eta ez dira gaizki hartzen horrelako sariak! 

 

Hemos recibido con alegría el premio a mejor caserío de vacuno de carne de Gipuzkoa por segunda vez.

 

Empezamos a participar en este campeonato en 2010. En la primera fase, se toma una muestra de los forrajes producidos en casa y se analiza para saber su calidad. En la segunda fase, se estudian los datos de gestión tecnica-economica cedidos por Lurgintza, y por último, una comisión formada por técnicos de las tres Diputaciones  Forales visitan los caseríos de los dos finalistas.

 

Ganamos por primera vez en 2012 y en 2015 la segunda. Tratamos de trabajar con criterio y este tipo de premios no sientan nada mal!

 

2014/07/05

Aralar

Gure behiak Aralarko larreetan dira dagoeneko eta argazkietan ikus dezakezuen bezala bikain dabiltza! 1300 metro inguruan larretzen dira, eta oraingoz behintzat, mendirako urte ona izango dugula dirudi!

 

Nuestras vacas ya están pastando en Aralar, y como se puede apreciar en las fotos, estan estupendamente! Pacen a una altidud de unos 1300 metros, y por el momento, parece que vamos a tener un buen año para el monte!

2014/05/23

Behiak Gaztelun

Etxeko larreetan

2014/03/11

Txarliren lehenengo umea // Primera cria de Txarli

Pasada den azteazkenen goizean jaio zen Txarli, gure zezen gaztearen lehendabiziko txahala. 40 kiloko bigantxa polit bat. Datorren Irailerarte itxaron beharko dugu gehiago ikusteko baina hasiera behintzat ona izan da!

 

Hemen dituzue Venus eta bere ama Olaiaren argazki pare bat. Larramendi eta Txuriren alaba honek atera duen errapea benetan ikusgarria da!

 

 

El pasado miércoles por la mañana nació la primera cría de nuestro joven semental Txarli. Una bonita novilla de 40 kilos. ¡Tendrémos que esperar hasta septiembre para ver más pero por los menos el comienzo ha sido bueno!

 

Aquí os ponemos un par de fotos de Venus y de su madre Olaia. Esta hija de Larramendi y Txuri a desarrollado una ubre espectacular!

 

 

 

2014/03/08

Udaberrian bigantxak // Novillas en primavera

Eguraldi ona dugula aprobetxetuz, bigantxa batzuk larrera atera ditugu eta argazki batzuk ateratzeko aprobetxatu ere bai. Hemen dituzue!

 

Aprovechando el buen tiempo hemos sacado a pastar algunas novillas y como no, les hemos sacado algunas fotos. ¡Aquí las tenéis!

2013/12/21

Nerea eta Urkiola

Pasa den udaberrian Nerea, gure behia, Urkiola bere alabarekin batera, Orokietako Iñakiren etxera joan zen. Orain argazki hauek bidali dizkigu bueltan. Antzematen da bikain dabiltzala eta zorterik onena opa diegu biei, baita jabeari ere noski!!

 

La pasada primavera, nuestra vaca Nerea, junto con su hija Urkiola, paso a formar parte de la ganadería de Iñaki en Orokieta. Hemos recibido estas fotos que publicamos. Se nota que están fantásticamente y les deseamos lo mejor, también a su nuevo dueño por supuesto!!

2013/12/08

TXARLI Gure zezen berria // Nuestro nuevo semental

 

Pasa den Udaberrian, Larramendiren ordezko izango zenaren bila aritu eta gero, Artzeko Carlos Orozi txekor hau erostea erabaki genuen.

 

Txarli, txekor osatua da, zabala, hezur onekoa eta bizkar-gain zuzenekoa, eta hau dena mamiz ondo jantzirik. Gorputzaz gain, hanka eta atzazal irmoak ditu, azken hau oso garrantzizkotzat dugularik etxean.

 

Gari kolorekoa da, eta duen adinerako duen neurria ikusirik, bai gorputzez eta bai adarrez, ilusio handiz gaude zer jaioko zain, orduan ikusi behar.

 

Zezenen atalean bere beste argazki bat ikus dezakezue, fitxarekin batera, eta bere amaren argazkiak ere jarri ditugu. Oso behi ederra da, 15 urterekin (Martxoan) 12 ume eginak zituen, 366 eguneko tartearekin.

 

Gure animalien amatasun gaitasuna garrantzia handia ematen diogun ezaugarria da, arrazarekin batera, eta bide horretan jarraitu nahi dugu (Larramendik amatasun ICOa 115 *** zuen). Zentzu honetan, kontuan izatekoa da Txarliren irabazia 1,2 kg/eguneko izan zela lehengo 90 egunetan eta 1,06 kg/egunekoa 210 egunera arte.

 



En los meses de primavera, después de haber pasado un largo tiempo en busca del que debiera ser el suplente de nuestro principal semental, Larramendi, adquirimos este novillo a Carlos Oroz de Villanueva de Arce.

 

Txarli, es un novillo de tipo mixto, ancho, de buen desarrollo esquelético y rectitud de dorso, cubierto con una considerable masa muscular. Todo esto se sostiene en unos solidos aplomos, cosa que tenemos muy en cuenta.

 

Es de capa trigueña clara, y para la edad que tiene, su tamaño y el de su cornamenta genera ilusión, habrá que ver las crías.

 

En la sección de sementales, podéis ver alguna foto suya y su ficha, y también hemos puesto unas fotos de su madre. Es una fantástica vaca, que a sus 15 años (en Marzo) tenía 12 partos, con un intervalo de 366 días.

 

Consideramos que el factor materno de nuestros animales es vital, junto con el racial, y queremos seguir trabajando ese aspecto (Larramendi tenía un ICO materno de 115 ***). En este sentido, cabe señalar que la ganancia de Txarli fue de 1,2 kg/día hasta los 90 días, y de 1,06 kg/día hasta los 210.

2013/11/20

Udazkena // Otoño

Hemen dituzue udazkenean bigantxei ateratako argazki batzuk. Geurean neguak erraz jotzen du, batez ere euriak, eta Azaroaren lehenengo egunetatik barnera sartuta ditugu animalia denak.

 



 

Aquí tenéis unas fotos que sacamos a las novillas en otoño. Por las características del entorno en el que vivimos, el invierno nos condiciona muchísimo, sobretodo el agua, por lo que ya desde principios de Noviembre tenemos estabulados a todos los animales.

 

2013/10/10

Txapelketetako argazkiak // Fotos de los campeonatos

Aurtengo txapelketa aldia ere pasa denez, Ordizian eta Elizondon ateratako argazkiak ikusgai izango dituzue txapelketen atalean. Zuen gustokoak izatea espero dugu!



 

Una vez terminado la temporada de concursos, tenéis disponibles las fotos tomadas en Ordizia y Elizondo en el apartado “txapelketak”. Esperamos que sean de vuestro interés!

2013/07/27

Agur eta ondo bizi Larramendi!!

Zazpi urte oparo etxean egin eta gero, gure oinarrizko zezena izan denari beste baserri batera joateko garaia iritsi zaio!

 

Arkauten buruturiko enkantean erosi genuen 2006an, Pedro Katarainek hazi eta Sabaizako zentrotik igaro eta gero, idisko gaztea zelarik.

 

 

Mugarri garrantzitsu izan da zezen hau gure hazkuntza programan. Batez ere bere alaben kalitatea goraipatzekoa da, duten esnetarako gaitasun ona (ICO 115 ***), erditzeko garaian batere arazorik eman ez izana, edota hanka oso onekoak izatea. Baina gehien nabarmentzen dena, eta zoritxarrez, hain zaila dena aurkitzen gaur egun, bere oinordekoek duten kalitatea da arraza ezaugarrietan, buruaetan batez ere.

 

 

Beti izango du leku berezi bat gure oroimenean beretzat, eta espero dugu bere jabe berriei ere guri bezain beste poz ematea. Eskerrik asko eta ondo izan Larramendi!





 

Después de siete prosperos años en nuestra casa, le ha llegado la hora de continuar con su lavor en otra ganadería al que ha sido el principal semental de nuestro caserío.

 

Lo compramos en la subasta celebrada en Arkaute en 2006, criado por Pedro Katarain y después de haber sido seleccionado para el centro de testaje de Sabaiza.

 

Este semental a supuesto un antes y un después en nuestra ganadería, sobretodo, por la calidad de sus hijas. Su gran carácter materno (ICO 115 ***), ningún problema de partos, muy buenos aplomos, etc. Pero si tenemos que resaltar una cualidad, seria la trasmisión de caracteres raciales, destacando las cabezas, cosa que últimamente resulta difícil de encontrar.

 

Siempre tendrá un sitio especial en nuestra memoria, y les deseamos a sus nuevos dueños toda la suerte con él, y que les dé tantas alegrías como a nosotros. Eskerrik asko eta ondo bizi Larramendi!

 



 

 

2013/05/07

Mendira!! // Al monte!!

Pasa den asteartean bidali genituen mendira lehendabiziko abelburuak. Maiatza Gaztelun egingo dute eta gero Aralarra pasako ditugu. Oraindik elurteak direla eta goiak ez dira behar adina belarrez berritu, bero pixkat beharko dute!

 

 



El pasado martes subimos los primeros animales al monte. Estarán en Gaztelu durante el mes de Mayo y posteriormente las llevaremos a Aralar. A causa de las abundantes nevadas de invierno, la hierba no ha brotado lo suficiente en las cotas más altas. ¡A ver si calienta un poco!

 

 



2013/04/30

Udaberria // Primavera

Udaberria aurrera doa eta hasi gara paseatzera bidaltzen behirik gehienak!! Maiatzaren hasieratik Gaztelura lehendabizi eta ondoren Aralarko bidean ere jarriko ditugu erdiak behintzat.

 

 



Junto con la primavera ha empezado a acompañar el buen tiempo ¡así que hemos puesto a la mayoría de las vacas en circulación! Desde primeros de Mayo llevaremos primero a Gaztelu y posteriormente a Aralar la mitad de las madres.

 

 



2013/03/20

Bigantxak // Novillas

Udazkenetik hasita jaiotza ugari izan ditugu etxean, gehienak bigantxak, eta oso gustura gaude itxura ederrekoak baitatoz. Argazkien kalitatea ez da oso ona, baina nolakoak diren ikusteko balioko du.


Hauen artean, Larramendi, Zulueta, eta Rokyren lehendabiziko umeak daude! Bakarrik jaio dira denak, inongo arazorik gabe. Poz handia ematen du genetika hobekuntzan eginiko lana fruituak ematen ikusteak.

 

Hemos tenido numerosos partos desde otoño, la mayoría novillas, y estamos muy contentos con la buena planta que tienen. La calidad de las fotos no es muy buena pero servirán para hacerse una idea.


Entre estas, tenemos a hijas de Larramendi, Zulueta ¡y también las primeras hijas de Roky! Todas han nacido solas y sin ninguna complicación. ¡Nos llena de alegría ver que la labor realizada en la mejora genética está dando sus frutos!



2013/02/20

Troski Kantabriara // Troski a Cantabria

Troski, idisko gaztea, Kantabriako Potes inguruko baserri batera saldu da behi piriniarrez eta zuizez osaturiko ukuilu batetara. Bere ama Oihane, birritan izan zen Gipuzkoako txapeldun bere atalean Ordizian, eta bigarren sari bat ere lortu zuen Gernikan ospatzen den Euskal Herriko txapelketan. Zorterik onena opa diogu bere jabe berriari.

 

El joven macho Troski, se ha vendido a una ganadería de vacas pirenaicas y pardas ubicada cerca de Potes, en Cantabria. Su madre Oihane, fue galardonada dos años consecutivos campeona de Gipuzkoa en su sección, en el campeonato celebrado en Ordizia, y con un segundo puesto en el campeonato de Euskal Herria celebrado en Gernika. Le deseamos la mayor suerte a su nuevo propietario con este prometedor animal.



Troski
Oihane Ordiziko txapelketan